Aurreko asteko ostegunean, KonponBit-eko bi kide Goitb-ra gonbidatuak izan ziren gure ideia aurkezteko. Iñaki Koratajarenak eta Damian Madinabeitiak hainbat galdera erantzun zituzten, KonponBit nola sortu zen deskribatuz eta gure norabidea zein den azalduz. Hemen uzten dizuegu elkarrizketaren bideoa, Goiena.net orrialdetik ateratakoa. Zuen gustokoa izatea espero dugu!
Bien bitartez, post honekin KonponBit.com orrialdeko “Berriak” atala abiarazten dugu. Atal honetan iragarki garrantzitsuak eta guri buruzko berri xelebreak argitaratuko ditugu.