Zergatik egiten dugu lan hain merke?
Konponbit osatzen dugunok, bidaian oso hurrun joateko asmoa dugu. Asmoa Japoniara joatea izango litzateke, baina ez dugu Kazakhstan ezeztatzen. Jende ugari gara eta gutxi ordaitzeko asmoa dugu. Gauzak horrela, diru pixka bat azkar lortzea nahi dugu. Ingeneru Informatikoak garenez (nola ez), pizgailuak saldu beharrean enpresa hau sortzea pentsatu genuen. Urteetan zehar familiakoak eta lagunak entzun behar izan ditugu ordenagailuarekin laguntza eske, eta horrekin amaitzea pentsatu genuen. Gainera, badakigu negozio txiki askok interneten beren lekua lortu nahi dutela, Google Maps-en agertuz, edo ordenagailuak eta aplikazioak berriztea. Uste dugu gure nahiak betetzeko erarik egokiena zuengan konfiantza edukitzea dela, zuen laguntzaz jarritako prezioak ezarriaz.
Baina..Nola jarriko dut nik prezioa???
KonponBit-ek zerbitzuren bat eskaintzean, bai ordenagailua erosteko laguntza emanaz, bai ordenagailua muntatu edo konpontzean, erabaki bat hartu beharko duzu: zenbateko balioa ematen diozu emandako laguntza eta zerbitzuari? Guk egindako lanen laburpen bat erakutsiko dizugu non KonponBit-ek lan hori egiteko behar izan dituen orduak, lan hori egitearen orduko balioa eta denda batean izango lukeen kostua agertuko diren. Zuk izango duzu ezer ordaindu gabe joateko edo gure lana baloratu eta donazio baten bidez laguntzeko aukera.
Nere lagun informatikoari eraman eta dohan egiten dit!!
Hori aldatzea nahi dugu. Adibidez: lagun dekoratzaile bat duzu. Ziur gaude asko pentsatuko zenukeela etxea dohan dekoratzeko eskatzea. Denbora asko da, gastuak daude, pintura erosi,espazioa analizatu, altzariak ikusi, probak egin…eta 90 metro karratu bakarrik dira. Pentsakera hori alda dezazun, oso aukera erreza ematen dizugu: KonponBit-en ZUK JARRI PREZIOA!!
Non aurkituko zaituztet? Ordenagailu honek eztu ezertarako balio!
Gure zerbitzuak gehienbat Arrasaten eta inguruetan, eta Durangon ere eskainiko ditugu. Uste dugu, gure eginbeharra Arrasateko ordenagailu guztiak ongi funtzionaraztea dela. Gainera, interesatutako enpresa txikiei laguntzeko prest gaude informatika inguruko gai guztietan: ordenagailu diseinua eta muntaia, web orrialdeak eta aplikazio pertsonalizatuak. Galdera erreza da: izango dugu horretarako ahalmena? Erantzuna ere erreza da: hau lortzeko egin behar duzun lehenengo gauza zure matxuratutako ordenagailua ekartzea eta informatikari buruz dituzun arazoak galdetzea da. Kontaktuko orrialdera joan.
