KonponBit-ek ogi-txigorgailua konponduko al dit?
Ez.
Baina zure ordenagailua konpondu edo izan ditzakezun arazoekin lagunduko dizugu. Pizten ez bada, DVD grabagailua ez badabil, ordenagailua kea dariola hasten bada, poliki badabil eta RAM memoria gehiago nahi baduzu, formateatu beharra badaukazu…Hemen dago KonponBit.
Nire ordenagailua egunetik egunera okerrago dabil. Ezingo du inork hau konpondu.
Erosketa berriei buruzko aholkuak emango dizkizugu.
Ezin bada konpondu zuregatik botako dugu zakarrontzira (birziklatu edo berrarabili), baina hori bai , ongi pentsatu ondoren noski. Gainera, zure ordenagailu berria erosten lagunduko dizugu, zure beharrizanak ikusi eta interneteko hornitzaile onenetan bilatutako informazioaz baliatuz, zure ordenagailua pertsonalizatua diseinatzeko aukera izango duzu. Nahi izan ezkero. Behar dituzun piezak eska ditzakegu eta baita muntatu ere. Beti ere, beharren arabera, aurrekontu mugatu batekin eta merkatuko konponente berrienak kontutan hartuz. Harritu egingo zara nolako ordenagailua lor dezakezun oso prezio txikian. Nahi izanezkero neoiak ere jarriko dizkizugu.
Ongi, eta programa bat instalatzeko gai ez banaiz?
Edozein arazorekin lagunduko dizugu
Zure ordenagailuak gauza arraroak egiten ditu eta ez dakizu zergatik. AutoCAD -a ez da abiarazten edo errore pantaila urdinak agertzen zaizkizu. Ubuntu Linux -a instalatu nahi duzu eta ez dakizu nola. Zure lagun informatikoa aspertuta dago beti hotsegiten diozulako. KonponBit horretarako dago, gainontzeko informatikoak bakean utzi ditzagun. Inguratu KonponBit -era eta ikusiko duzu zein azkar konpontzen den dena. Ez badakizu interneteko zein telekomunikazio konpainia aukeratu, zein abiadura, Wifi edo router konfigurazioa zure albokoa zugatik ez aprobetxatzeko… zure aholkulari teknologikoak gara.
Ongi, eta zein izango da prezioa?
Prezioa zuk jartzen duzu.
Guk denda normal batean zenbat kostatuko litzaizukeen esango dizugu eta zuk zenbat ordaindu nahi duzun aukeratuko duzu, bai horrelako erreza da.